Bost ume ludotekarako eta bi gaztelekurako

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko irailaren 30a

Kuota bikoiztu du Udalak; "zerbitzua kalitatezkoa delako eta Aldundiak finantziazioa jaitsi duelako".

Erabiltzaile gutxi izango dituzte ludotekan zein gaztelekuan ikasturte hasiera honetan. Ekainean 26 erabiltzaile zituen ludoteka zerbitzuak baina urri hasierarako bost besterik ez dituzte espero. Kuota bikoiztu izana egon daiteke egoera horren atzean. Udaletik, baina, datozen asteotan jendea poliki-poliki apuntatzen joango dela aurreikusten dute. "Kalitatezko zerbitzua da eta uste dugu horrek eragina izan behar duela kuotetan. Dena den batzarra egingo dugu gurasoekin azalpenak emateko", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak.

Aurreratu duenez Diputaziotik jasotzen den dirulaguntzak ere behera egin du. "Duela hiru urte 18.000 euro jaso genituen, iaz 9.000 eta aurten 3.000". Zerbitzua ziurtatuta dago abendura arte Udalak adostasun hori duelako Txirikil elkartearekin. "Eta Diputazioarekin harremanetan gaude", adierazi du alkateak. "Espero dugu abendura orduko argitzea zerbitzua finantzatuko duen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak