'Utopia' ikuskizuna
Ez da lehenengo aldia Leo Bassi (New York, 1952) komikoa Espaloira etorriko dena. Orduan aretoa bete egin zuen; gaur, antzezlan berri batekin etorriko da: Utopia. Bassik bufoi moduan definitzen du bere burua. Taula gainean erabiltzen duen estiloa zirikatzailea eta polemikoa izaten da. Batez ere eskuindar ideologia eta erlijioak kritikatzen ditu Bassik. Eliza katolikoa izan ohi da Bassiren kritiken jo muga.
2009an estreinatu zuen Bassik Utopia lana: "Dow Jones indizea 6.500 puntu jaitsi zen, eta sistema neoliberala hondoratzen zebilen", dio Bassik antzezlanaren gainean. Utopia lanak utopia aurrerakoiez dihardu. Bassiren helburua orain arte "lagun ideologiko" izan dituenak zigortzea da: batez ere, "nondik gatozen" gogorarazteko.