Elgetako osasun etxean ere martxan da gripearen aurkako txertaketa kanpaina

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko irailaren 29a

Lehen egunotan 36 herritarrek hartu dute txertoa.

Gainerako osasun etxeetan moduan Elgetan ere urriaren 31ra arte ipiniko dituzte gripearen aurkako txertoak. Aurten ere ezinbestekoa da aldez aurretik txanda hartzea. Interesatuek osasun etxera joan behar dute edo 943 - 78 90 27 telefono zenbakira deitu behar dute. Elgetarrak hasita daude txertoa hartzen; lerrok idazterakoan txertoa hartzera osasun etxetik pasata zeuden 36 herritar.

Argibide gehiago

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak