Lapurreta saiakera baten berri izan dugu gaur. Kontua da baina, honako honetan lapurrek ez dutela ezer eraman.
Elgetako Pagatza industrialdean gertatu da gaur gauean. Arketa zabaldu eta argindar sareko kablea moztu dute.
Uda aurretik argindar sareko kobre guztia eraman zuten lapurrek eta bart berriz saiatu dira, antza.
Kobrea beharrean, ordea, aluminioa aurkitu dute honakoan eta ezer eraman barik joan dira.
Hori bai, industrialdea ilunpetan utzi dute.