'Zuzen-Zuzenean' ekimenaren hirugarren edizioa abian

Maider Arregi 2011ko irailaren 23a

Eguaztenean, hilaren 28an, aurtengo Zuzen-Zuzenean ekimenak antolatutako kontzertu eta hauen egutegiaren berri emango du.  Bertako musika sektorea eta jarduera dinamizatzea du helburu zuzeneko musika zirkuitu honek. Hala, Euskal Herriko taldeak bertako aretoetan kontzertu gehiago egitea indartu nahi da. Elgetako Espaloia Antzokian esaterako, pare bat zuzeneko lotu dituzte.

2009. urtean eman zitzaion hasiera zirkuituari Jaurlaritzako Kultura Sailaren –Euskadiko Soinuaken bitartez–  eta musika areto pribatuen elkartearen, Kultura Live-en, elkarkidetzari esker. Edizio bakoitzean 80 bat euskal taldek hartu du parte eta 50 bat kontzertu inguru antolatu dira.
Ikusleak parte hartzera gonbidatuta daude. Horretarako kontzertuen argazkiak eta komentarioak www.facebook.com/ZuzenZuzenean orrian utzi ditzakete eta sariak lortu: doako sarrerak, diskoak, eta artista gustukoenarekin egonaldia!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak