Domeka goizetan bisita gidatuak egiteaz gain administrazio zein harrera lanak ere egin beharko ditu langile berriak. Elgetan edo Debagoienean erroldatuta egotea baloratuko da. Halaber, bisita gidatuetan esperientzia izatea, gerran Elgetan gertatutakoen gaineko ezagutza edukitzea eta hizkuntzak menderatzea. Lanaldi osoko sei hilabeterako kontratua eskaintzen da.