Berrikuntza nabarmenekin dator Herrixa dantzan domekan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko irailaren 23a

Bi zati izango ditu saioak; Patxi Monteroren saioa eta Adolfo Jainagaren erromeria.

Gero eta jende gehiago batzen du Elgetan Herrixa dantzan ekimenak, eta domekan hasiko den ikasturterako proposamen berriak egiten dizkigute antolatzaileek.

Ohiko ordutegia eta egutegia izango ditu ekimenak, baina bi atal ezberdinek osatuko dute: lehenengo zatian, taldeko dantzak erakusten jarraituko du Patxi Monterok. "Dantza berriak probatzen joango gara (...) Lehenengo saio honetan Waloniako kontradantza erraz eta politak", adierazi du.

Bigarren zatian, Adolfo Jainaga trikitilariak hartuko du lekukoa. "Bikotean dantzan egiteko piezak joko ditu; balsak, mexikarrak, pasodobleak, habanerak, mazurka...". Domekako hitzordua 19:00etan da, sarrera librearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak