Aspaldian erabiltzen ez dituzten jolasak zakarrontzira bota beharrean plazan salgai ipintzea pentsatu zuten, baita egin ere. Gustura agertu ziren. "Jendea etorri da eta zenbait gauza saldu ditugu. Gauza txikiak dira, baina besteren batek erabil ditzake". Ez ziren aberastu, baina akaso beste jostailuren bat erosteko aukera emango die batutako diruak. Akaso helduok ere azoka egin beharko genuke etxeko ganbaran ditugun eta erabiltzen ez ditugun tresnekin.