Elgetan ere pintxo-poteoa eguaztenetan eta eguenetan; euro batekin txikitoa eta pintxoa

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko irailaren 22a

Pintxoa ematen dute txikitoarekin batera, eta hori euro baten truke.

Elgetako ostalariak ere hasiak dira eskaintza bereziak egiten. Eguaztenetako eta eguenetako poteoa bultzatzeko zenbait tabernatan pintxoa ematen dute txikitoarekin batera, eta hori euro baten truke. Ekimena nahiko berria da herrian, baina momentuz harrera ona du bezeroen artean. Denborak esango du herriko taberna guztietara iristen den edo ez. Momentuz, eta dakigula, hiru tabernatan hasi dira pintxo-poteoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak