43 kilometroko ibilaldia eta 3.000 metroko desnibelak gainditu behar zituzten lasterkariek, baina, eguraldi txarragatik, laburragoa izan zen proba. Sekulako ekaitza bota zuen-eta. Azkenean, 30 kilometro eta 2.600 metroko aldeak gainditu behar izan zituzten.
Gizonezkoetan, Luis Alberto Hernandok (hirugarren geratu zen atzo) lortu du Kopa. Hernando eta Kortazar Espainiako txapeldunak ere badira eta baita Europakoa, elgetarraren kasuan. Hortaz, Espainia, Europa eta Munduko Kopako txapelketak irabazi ditu aurten Kortazarrek, espezialitatean onena dela erakutsiz.
Kortazarren aurretik Emanuela Brizio sailkatu zen atzo.
Kortazarrek belaunean arazo txiki batzuk izan zituen eta, halere, lasterketa laburragoa egin izanak ez ziola lagundu adierazi zuen amaieran.