Irailaren 25ean berriro 'Herrixa dantzan'

Maider Arregi 2011ko irailaren 19a

Hileko azken domeketan egingo da 'Herrixa dantzan' 19:00etatik 20:30era bitartean Espaloian. Eta ohi bezala ere, sarrera doan eta parte hartzea libre da. Jarraian xehetasunak:

Aurtengorako prestatutako proposamen tradizionala:
  • 1. zatian, taldeko dantzak: gure saioetan ohiko bihurtu direnak, eta berriak ere bai. Euskal Herrikoak, eta Europako beste eskualdeetakoak ere bai. Saioz-saio, dantza berriak probatzen joango gara (hori da asmoa behintzat). Lehenbiziko saio honetako plater berezia, Waloniako kontradantza erraz eta politak; uda honetan jasotakoak Ahetzeko Dantz'Hadi jaialdian,21 boutons eta Havelange taldeetako Marinette Bonnert-en eskutik.
  • 2. zatian, baltseua: Adolfo Jainaga soinujolea izango dugu zuzenean, bikotean dantzan egiteko piezak jotzen. Balsak, mexikarrak, pasodoblea, habanerak, jota, polka, ezkotixa, mazurka, tangoa... Dultzemeneoa!!
Hurrengo saioak:
  • Irailak 25
  • Urriak 30
  • Azaroak 27
  • Abenduaren 25ean (azken domeka, eta Gabon eguna) momentuz ez dugu saiorik egingo. Baina deialdi berezia prestatu nahi dugu abenduko beste egun baterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak