Atzo, eguaztena inauguratu zuten negozioa Maialde hoteleko ugazaba berriek. Etapa berria abiatzen da San Roke kaleko hotelean eta Izarra Arriaranek eta Jesus Mari Kalboetxeagak lagunen zein herritarren konpainia izan zuten. Hotelak zazpi logela, jangela eta taberna ditu.