Langabeziak gora egin du Elgetan uztailean eta abuztuan. Ekaineko datuak onak izan ziren, baina puntualak; 36 elgetar zeuden orduan langabezia bulegoan izena emanda. Uztailean 47 ziren eta abuztuan 45. Badira hiru urte langabezia tasa berdintxuarekin gaudela.