08:30ean abiatuko dira Elgetatik eta plana da hamarretakoa Getxon egitea, Bermeon bazkaltzea eta arratsalde pasa Gernikan egitea. Hilaren 14rako antolatu du irteera Salbadorpe erretiratu elkarteak, eta gaur duzue izena emateko azken eguna. Joan nahi duenak Pedro Mari Uberarekin jarri behar du harremanetan. Prezioa 30 euro da.