Baserritarren azoka postuan ipintzeko izenemateak astelehenera arte

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko irailaren 10a

Interesatuek udaletxean eman behar dute izena irailaren 12rako.

Badator atzera ere baserritarren azoka; irailaren 17an izango da aurten, Sagardo Egunarekin batera. Aurreko edizioetan bezala bi helburu nagusi izango ditu; alde batetik herriko baserritarrei etxean egindako produktuak saltzeko aukera ematea, eta bestetik herritarrei Elgetan bertan egiten diren produktuak erakustea. Hau da, salerosketarako aukera ematea eta aldi berean herriko baserrien erakusleiho izatea.

Izenematea zabalik
Iazko azokan 11 postu izan ziren eta antolatzaileen nahia da aurten ere kopuru hori mantentzea. Aurreikusten da azoka 11:00etan zabaltzea eta 13:00ak arte luzatzea.

Azokan postua ipintzeko interesa duten baserritarrek irailaren 12a, astelehena, dute izena emateko azken eguna. Iaz frutak, barazkiak, ogia, eztia eta artisautzako produktuak izan genituen azokan. Aurten beste hainbeste lortzea da helburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak