kuntzarik ikusi Eibar-Elgeta autobus zerbitzuan. Martxoan aurreko garraio sailburuorde Arantza Tapiak hainbat iragarpen egin zituen Elgetan, baina ez dira beteko. Tapiak iragarri zuen Diputazioak handitu egingo zuela Eibar-Elgeta zerbitzua, eta Taxi-Busa ipiniko zuela Elgeta Bergararekin lotzeko.
Unai Erroizenea da Garraio zuzendari berria, eta aurreratu duenez Eibar-Elgeta zerbitzuko hobekuntzak egingo dira; Taxi-Busa, aldiz, "berde dago". Erroizeneak azaldu duenez esleipen fasean dago Eibar-Elgeta zerbitzua eta espero du azaro hasierarako lana nork egingo duen erabakita egotea. "Alegazio batek eragin du atzerapena, baina egitasmoak martxan dirau".
Taxi-Busa
Zalantza handiagoak ditu Erroizeneak Tapiak martxoan elgetarrei agindutako Taxi-Bus zerbitzuaren inguruan. "Beizama-Errezil-Aizarnazabal zerbitzua martxan jartzeko etxeko lanak egindako joan zen Tapia, baina Elgetaren kasuan ez", esan du. "Aztertu beharko dugu egitasmoak herri horietan zer nolako emaitzak eman dituen, eta gero erabakiko dugu Elgetarako aproposa den edo ez. Gainera, bailarako beste herri batzuetatik bestelako proposamenak jaso ditugu eta guztiei erantzuna emango dion irtenbide bat topatu nahiko genuke", azaldu du.
Erroizeneak momentuz hartu duen konpromisoa da gaur egun Elgetan dugun Taxi-Bus zerbitzua mantendu egingo duela Gipuzkoako Foru Aldundiak.