Helduen Heziketa Iraunkorreko (EPA -HHI) eskaintza martxan jarri nahi dute aurten ere Elgetan. Ikasturte honetan ere etorkinendako gaztelera eskolak mantentzea da asmoa, beti ere gutxienez 10 laguneko taldea osatzen bada.
Eskolak irailaren 15ean hasiko dira eta zabalik dago izena emateko epea. Interesatuek udaletxera jo behar dute Naiara Unanumo gizarte laguntzaile berriarekin harremanetan jartzeko.