Uztaileko aisialdi zerbitzuaren gaineko balorazioa udaletxean entregatzeko eskatu dute antolatzaileek

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko irailaren 8a

Datorren urtera begira garrantzitsua deritzote erabiltzaileen iritzia ezagutzea.

Zerbitzuaren ordutegia, ekintzen nolakotasuna, hezitzaileen jarduna, landutako gaiak... erabiltzaileen balorazioa jaso nahi dute aisialdiko hezitzaileek eta uztail amaieran umeen artean banatutako inkestatxoa bete eta udaletxera eramateko eskaera egin dute. Iraileko lehenengo hamabostaldian ere jasoko dituzte balorazio-orriak.  Udaletxean entregatu behar dira balorazioak; sarreran egongo den postontzira bota behar dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak