Udazken-neguko programazio aurreratu digute arduradunek eta izen aski entzutetsuak aurkitu ditugu bertan.
Leo Bassi izango da lehenengoa Espaloiko eszenatokira igotzen. Irailaren 30ean Utopia ikuskizuna eskainiko du. Urriaren 9an Iñaki Salbadorrek Lili bat saioa egingo du Elgetan; Mikel Laboa gogoan egindako muntaia. Urriaren 21ean, Zea Mays eta Split 77 taldeen emanaldia izango dugu kafe antzokian eta azaroaren 26an arrakastan handia izan duen Errautsak antzezlanaren azken emanaldia egingo du Ander Lipusek Espaloian.
Ruper Ordorika ere Elgetan izango da urtea amaitu aurretik. Disko berria gertu du eta urte amaieran aurkeztuko digu Espaloian.