Ikasturte hasiera pausatua egingo dute Elgetako eskolaumeek.Lehenengo bi egunak goizeko ordutegiarekin egingo dituzte eta barikua jai eguna izango da. Jangela zerbitzua eguaztenean bertan jarriko dute martxan. Ohiko ordutegiarekin astelehenean, hilak 12, hasiko dira. Zortzi unitateko eskola izango da Elgetakoa; aurreko urteetan baino bat gehiago. "Aholkulariaren figura ere izango dugu", aipatu du Emma Igartua zuzendariak.