Iaz baino jende gutxiago izan dute herriko landetxeetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko irailaren 2a

Ibilbide tematikoaren bisita gidatuetan, aldiz, leku barik geratu da jendea.

Lasai joan da abuztua Elgetan. Salbador eta San Roke egunen ospakizunak kenduta, herritar ugarik kanpoan eman du abuztua.
   Landetxeetan ere aurreko urteetan baino mugimendu gutxiago izan dutela adierazi digute. Eguzkitzan abuztu erdiko bi asteak nahiko ondo joan direla esan digute, baina gainerakoan nahiko pobre. "Teruel, Bartzelona, Madril, Valentzia eta Alemaniako jendea izan dugu etxean", adierazi digute. "Bizpahiru eguneko egonaldiak egin dituzte eta Donostia eta Bilbora egin dute gehienbat".
   Barrenenguan ere nabaritu dute jaitsiera. "Iaz baino jende gutxiago izan dugu eta etorri direnak Kataluniatik etorri dira gehienbat". Astebete inguruko egonaldiak izan dituzte landetxe horretan eta kostal aldera egiteaz gain bisitariak barrualdean ere ibili direla adierazi digute. "Oñati eta inguruko parke naturalak ere aukeratu dituzte".
Aurrerantzean, ostatu hartzeko establezimendu berria izango dugu Elgetan; San Roke kaleko Maialde hotela, hain zuzen ere. Berritze lanetan ibili dira Jesus Kalboetxeaga eta Izarra Arriaran ugazabak, biak bergararrak. Hotelak zazpi logela, taberna eta jatetxea ditu. Bazkaltzeko menua ere eskaintzen dute.

Ibilbide tematikoa
Bisitari aldetik arazorik izan ez dutenak ibilbide tematikoko arduradunak izan dira. Bi bisita gidatu egin dituzte abuztuan eta jendea leku barik geratu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak