Astelehenetan eta eguaztenetan karatea (17:30), yoga (19:00), eta tai-chi (20:15) egongo dira; martitzenetan eta eguenetan, berriz, eskola kirola (16:30 eta 17:30), mantentze-GAP (18:30) eta spinning (19:30 eta 20:15). Udalak erretiratuendako gimnasia saioak mantentzea erabaki du baina astean saio bakarra egingo dute; martitzenetan 15:30ean.
Jakinarazten da spinning-eko bi taldetan lehentasuna izango dutela aurreko kurtsoa amaitu eta irailaren 13a aurretik izena ematen dutenek.
Lehenengo kuota aurretik
Osatzen diren taldeak ikasturte amaierara arte iraun dezaten edozein jardueratan izena ematearekin batera hilabete bateko kuota ordaindu beharko da. Ikasturtean zehar jarduera lagatzen duenak galdu egingo du kuota hori eta ikasturtea bukatzen dutenei ez zaie ekaineko kuota kobratuko. Kuotak 20-30 euro bitartekoak dira. Salbuespena dira erretiratuendako saioak — hileko bost euro — eta eskola kirola saioak — urteko 50 euro —. Jarduerak urrian jarriko dira martxan.
Kirol instalazioen erabilera
Kiroldegiko frontoia, sauna, squash pista eta gimnasioa herritarren erabilerarako daude. Frontoia ordubete erabiltzea 10 euro da; argiarekin 15 euro. Saunaren zein squash pistaren prezioa orduko 4,5 euro da. Azken horretan kurtsorako ordu erreserba eginez gero prezioa 3,90 euro da. Gimnasioan dauden spinning-eko bizikletak zein gainerako makinak erabiltzeko orduko bi euro kobratuko da. Gimnasio osoa alokatzea, aldiz, bost euro.