Salbador Eguna bihar Elgetan

Edu Mendibil 2011ko abuztuaren 5a

Elgetan Salbador Eguna ospatuko dute bihar, abuztuak 6. Meza izango da bihar auzoko ermitan 12:30ean. Mezaren aurretik salda banatuko dute eta mezaren ostean, 13:00etan patata tortilla eta txorizo pintxoak egongo dira, borondate truk. Jarraian txikiteoa izango da. Gauerako auzo afaria antolatu dute.

 

Afarirko menua zera izango da: zainzuriak, urdaiazpikoa eta errusiar entsalada; okela gisatua; gazta, menbriloa eta kafea. Txartelak aurrez erosi beharra dago. Txartelak Haizea eta Patxi tabernetan eta Espaloia Kafe Antzokian eros daitezke. Gardokik alaituko du afaria eta afalostea ere. Ondoren, erromeria izango da. Euri arriskurik balego, afaria eta erromeria Espaloian izango direla aurreratu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak