Udalekuetako umeek gaur egin dute amaiera festa

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko uztailaren 29a

Arduradunek gurasoen balorazioak jaso nahi dituzte; irail erdialdera arte jasoko dituzte.

Iragarri moduan mozorrotuta egin dute udalekuetako azken saioa Elgetako neska-mutikoek. Nagusiek atzo grabatutako lipdub-a ikusi dute, hamaiketako goxoa egin dute, eta amaitzeko ikuskizuna egin dute gurasoen aurrean. Taldeka banatuta hainbat dantza saio egin dituzte.

Balorazioak eskatu dituzte

64 erabiltzaile izan ditu aurten zerbitzuak. Gurasoen hasebetetze maila ezagutzeko balorazio-fitxak banatu dituzte arduradunek. Irailera arte luzatu dute horiek jasotzeko epea. Ludotekara edo udaletxean ipiniko dute postontziara eramateko eskatu dute. Esan bezala orain ez bada irail hasieran fitxa horiek bete eta entregatzeko eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak