Erretiratuen gimnasia saioak ezbaian

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko uztailaren 27a

Saioari jarraipena emateko gutxienez 12 laguneko taldea osatu beharko da. Izenematea zabalik da udaletxean.

Kirol zerbitzuetan badute beste kezka bat; erretiratuendako gimnasia saioak. Gutun bana jasoko dute Elgetako erretiratuek. Kontua da gero eta parte-hartzaile gutxiago dituela eskaintza horrek. "Iaz, adibidez, lau lagunek bakarrik hartu zuten parte ikastaroan, eta kostua 2.916 eurokoa da", esan dute udaletxetik.
   Udala Erretiratuen elkarteko ordezkariekin batzartu da, eta adostu dute zerbitzuari jarraipena emateko gutxienez 12 lagunek eman beharko dutela izena. "Izena emateko eragozpena ordutegia bada, Udala prest dago zerbitzua goizetan emateko", adierazi dute. "Baita zerbitzua beste modu batera antolatzeko ere". Interesa duten erretiratuek uztailaren 30a baino lehen eman behar dute izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak