Salbador jaiek badute egitaraua

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko uztailaren 27a

Meza, pintxoak, auzo afaria eta erromeria antolatu dituzte.

Eman dute jakitera Salbador eguneko egitaraua. 12:30ean esango dute meza auzoko ermitan, eta aurretik salda berua banatuko dute auzotarrek. Ondotik, berriz, patata tortila zein txorizo pintxoak egongo dira.

Auzo afaria

16 eurotan daude salgai afarirako txartelak Haizean, Patxin zein Espaloian. Gardokik lagunduko du afaria. Erromeria ere berak egingo du. Eguraldi txarrarekin afaria eta erromeria kafe antzokian egingo direla jakinarazi dute. 21:30ean elkartuko dira afaria egitera.

Bolatokia zabalik

Eguerdian zein arratsaldean zabalik egongo da Salbador ermita ondoko bolatokia. Gainera, rifak ere salgai ipini dituzte jaiak diruz laguntzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak