Abuzturako erreserba gutxi landetxeetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko uztailaren 23a

Azken uneko erreserbak dira landetxeetako arduradunen itxaropena.

"Uztaila polito joan da, baina abuzturako ezer gutxi mugitu da", adierazi digute Barrenenguan. Eguzkitzan ere berdina gertatzen zaie; "Egia da abuztuan azken momentuko erreserbak direla nagusi, baina momentuz ez dago ezer".
Urteroko joera da, Elgetara etortzen diren bisitariek ez dute erreserba aurrerapen handiarekin egiten. "Kostaldea aukeratzen dute lehenengo eta hura betetakoan hasten gara gu deiak jasotzen", adierazi digute Eguzkitzan.
Gauzak horrela, itxaropena dute krisiak eragin handiegia ez izatea aurtengo udan. "Espero dezagun datozen egunetan gauzak apur bat gehiago mugitzea, momentuz ezer gutxi dago-eta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak