Ipini dituzte seinale berriak lubakietarako ibilbidean

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko uztailaren 22a

Oporrak aukera polita izan daitezke ibilbidea nork bere kabuz egiteko

Laster dugu hemen abuztua, eta  horrekin batera ordutegi eta zeregin berriak gehienondako. Gipuzkoako Mendi Federaziotik adierazi digute Intxortako ibilbide tematikoan egitekoak ziren seinalizazio lanak amaitzear daudela. Gezi formako seinaleak ipini dituzte eta leku esanguratsuenetara nola iritsi adierazten dute, baita zein koloretako seinaleak jarraitu behar diren eta ze distantziara dauden ere.

Bisita gidatuak, hiru

Ibilbidea gidari baten azalpenak entzunez egin nahi izanez gero, jakin oporrotan hiru bisita gidatu egingo dituztela; uztailaren 31n eta abuztuaren 7an zein 28an, guztiak domekarekin. Ibilbidea kafe antzokitik abiatuko da 10:00etan eta hiru bat orduko iraupena du. Lehendabizi Interpretazio Gunea bisitatzen da, eta ondoren bost kilometroko ibilbide tematikoa oinez egiten da. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea — 943 718 911 edo 943 796 463 —. Prezioa da bi euro 6-16 urte bitartekoendako eta bost euro 16 urtetik gorakoendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak