Marrazki erraldoia egin dute atzo, martitzena, udalekuetako neska-mutikoek. Eskuak pinturatan sartu eta norberak bere zirriborroa egin du 'Geure txikitasunian artista haundixak garelako!' irakur daitekeen horman. Asteari amaiera emateko irteera egingo dute barikuan. Herriko plazatik 09:00etan abiatuta Oma harana eta Agustin Ibarrolaren Baso margotua bisitatuko dituzte. Umeak 17:00etan itzuliko dira Elgetara.