Pilotarekin lotutako herri mailako txapelketek harrera ona dute Elgetan azkenaldian, eta irailetik aurrera binakako paleta goma txapelketa antolatzeko asmoa agertu du herritar talde batek.
Txapelketa irail hasieran jarriko dute martxan eta azaldu dutenez norgehiagokak barikutan eta domeka goizetan jokatzea da asmoa.
Parte hartzeko interesa dutenek jakin behar dute izenematea dagoeneko zabalik dagoela Espaloia kafe antzokian eta abuztuaren 26a dela azken eguna. Prezioa, bikoteko, 20 euro da.