Batzordeak banatzea adostu dute hiru alderdi politikoek

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko uztailaren 8a

Astelehenean, uztailaren 11n, egingo dute Udalaren jarduera antolatzeko osokoa.

Aurreko agintaldian baino bi batzorde gutxiagorekin abiatuko da agintaldi berria Elgetan. Udaletxean ordezkaritza politikoa duten hiru alderdiek batzordeak banatzea adostu dute. Hala, Aralar-Independenteak taldeak lau batzorde hartuko ditu, Bilduk bi eta EAJ-k bat.

   Jaiak tarteko, luze jo dute negoziazioek eta astelehenean, uztailaren 11n, 20:00etan egingo dute batzordeburuak izendatzeko plenoa. Udalak erakunde ezberdinetan izango dituen ordezkariak zein alkatearen eta zinegotzien soldatak ere saio horretan zehaztuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak