Entzierroarena urteroko hitzordua da Elgetan ere. Gaur, 11:30ak bueltan bi entzierro egin dira herrian. Jantzi zuri eta gorriak soinean kantuan egin dute lehenengo neska-mutikoek egunkari bana eskuan zutela. Hori bai, zezena ikusitakoan ziztu bizian egin dute kalean behera. Herriko plazan elkartu dira guztiak eta antzerki ikuskizun txiki bat eskaini dute.
Bihar, ur jolasak
Gaurkoak eginda, biharko ur jolasak iragarri dituzte udalekuetako hezitzaileek. Eguraldiak hobera egingo duela-eta bihar goizeko saiorako norberak bere bainujantzia eta abar ekartzeko eskaera egin dute.