Trikitilarien laguntzarekin goizeko 9:00etan eman diote hasiera gaur, domeka, Ferixa Egunari Elgetan. Herriko kaleak jendez beteta egon dira eta toki guztietatik etorri da jendea. Askotariko produktuak egon dira salgai: baserrirako makinaria, bitxi ederrak, itxura bikaineko pastelak, etxean eginiko gazta… Bazen zer erosi eta jende asko ibili da postuetan begira eta eskaintzen zena probatzen. Ganadua ere egon da ikusgai: ahuntzak, behorrak, behiak…
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.