Asto karrera eta paella jan arrakastatsuak

Irati Goitia 2011ko uztailaren 2a

Elgetan jaietan murgilduta dabiltza. Gaur goizean asto karreria egin dute eta gero jaioberriei harrera egin diete udaletxean. Eguerdian, paella jana izan dute eta 480 pertsona inguru elkartu dira herriko plazan.

Gaur goizeko 12:00etan XI. asto karreria egin ditu Elgetan, jaien egitarauen barruan. Bost mutil ausartek hartu dute parte lasterketan eta irabazlea Mikel Beretxinaga izan da. Aurten gainera, ibilbide berria estreinatu dute.

Asto karreriaren ostean, jaioberriei harrera egin diete udaletxean, 14 umeri. Haur guztiei jaietako zapi gorria jarri diete soinean, txiki-txikitatik festak goza ditzaten.

Paella jana

Eguerdian paella jana izan dute eta asko izan dira herriko plazara gerturatu direnak. Lehenik paella jan dute eta ostean saiheskia; Oskarbi eta Intxorta elkarteetan prestatu dute saiheskia.

Bazkal orduan egiten zuen berotik babesteko, kuadrilla askok plazan jarrita zeuden mahaiak hartu eta gerizpera eraman dituzte.

Ferixa Nagusixa

Bihar, domeka, Ferixa Nagusixa ospatuko dute. Hona hemen egitaraua.

  •     09:00 Ferixa Nagusixa zabalduko da: ganadu erakusketia, makinarixia eta burdindegi azoka.
  •     12:00 Elgetako trikitilarixak alaittuko dittue kaliak goizean zihar.
  •     18:00 Umeentzako play-back lehiaketa.
  •     18:30 Buruhaundixak.
  •     19:00 Magia ikuskizuna plazan: Karim.
  •     20:00 Bits festa.
  •     21:00 Txitxiburduntzia.
  •     22:00 Hankautxi: poesia, gitarra, saxoa Gaztetxian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak