64 umerekin eta sei hezitzailerekin martxan dira aurtengo udalekuak

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko uztailaren 4a

Lau taldetan banatuta gai bat landuko dute astero; amaieran Basondora egingo dute irteera.

Ferixa Nagusiko jaien biharamunean zabaldu ohi ditu ateak uztaileko aisialdi zerbitzuak. Ludoteka-gaztelekuan egin dute hitzordua eta programako lehenengo ekintzei hasiera emango diete.
   Aurtengo aisialdi kanpainaren nondik norakoak azaltzeko hezitzaileek martitzenean egin zuten batzarra gurasoekin. 2011ko kanpainak 64 neska-mutiko hartuko ditu, eta Udalak sei hezitzaile kontratatu ditu zerbitzua emateko.

Basondora uztailaren 22an

Aurreko urteko dinamika jarraituz aurten ere adinka bananduko dituzte neska-mutikoak. Lau talde egingo dituzte. 
Zerbitzua uztailaren 29ra bitartean emango du Udala eta hezitzaileek aurreratu dutenez gai bat landuko dute aste bakoitzean. Hala, gai horrekin lotutako ekintzak eta eskulanak egingo dituzte. Irteera ere antolatu dute; uztailaren 22an, barikua, Basondora eta Omara egingo dute txangoa."Gure lan dinamikarekin jarraituz errespetua, euskara, lankidetza, aniztasuna, hezkidetza, herritartasuna, partehartzea... landuko ditugu", adierazi dute hezitzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak