Alberdania zigiluak kaleratu du Aitor Azurki kazetari donostiarraren lana. Testigantza liburu bat da, izan ere, hamaika gudariren bizipenak jasotzen ditu. Aurkezpena 19:00etan hasiko da kafe antzokian.
Testigantza gogorrak
Liburuaren nondik norakoak azaltzeko eguaztenean Elgetako aurkezpen ekitaldian izango da Aitor Azurki. Zuzeneko testigantzak ere entzungai izango dira; Marcelo Usabiaga gudaria Espaloian izango da. 94 urtekoa Euskal Herriko, Madrileko eta Kataluniako lubakietan egin zuen borrokan. Anaia fusilatu zuten eta 21 urte eman zituen kartzela frankistetan. Eguazteneko ekitaldian Usabiagaren testigantza zuzena entzuteaz gain ikus-entzunezko bat ere emango dute; jasokota testigantza gogorrenak bildu dituzte bertan.
"Liburuan parte hartu duten hamaika gudarien artean ez dago Intxortetan egon zenik", aurreratu du Azurkik. "Fronte ezberdinetan egondako jendea dago, tartean 20 urtetik gora frankismoaren kartzeletan eman dituen Marcelino Usabiaga". 90 urtetik gora dute gehienek, batzuk hil dira, eta gertatutakoak ez ahaztea nahi dute.