Mozorroak eta Oihana Kortazarri omenaldia Ferixa nagusikoei hasiera emateko

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko ekainaren 30a

Gaur hasi eta domekara artean, eta egunez, jai eta jai, ibiliko dira Elgetan. Mozorro eguna dute gaur eta zein baino zein original eta barregarriago ibiliko da kalean gora eta behera. Era berean, nabarmentzekoa da Oihana Kortazar mendiko lasterkari handiari jaioterrian egingo dioten omenaldia, etxafuegoak jaurti eta ondoren. Gaurko hori; bihar, biharkoak.

Hemen egitaraua:

Eguena, 30, Mozorro eguna

  • 19:30 Kanpai hotsa eta etxafleruak jaixei hasieria emoteko. Mozorro jaitsieria Salbador kaleko goikaldetik Elgetako trikitilariekin.
  • Ondoren alkate txikiari alkate makila ematea eta brindisa.
  • Ondoren Oihana Kortazarri omenaldia.
  • 20:00 Ume eta gurasoentzako berbena.
  • 20:00 Bertso-poteoa Gaztetxearen eskutik.
  • 22:30 TrikiKupela afaria, Gaztetxeko lautadan.
  • 23:00 Erromerixia Joxe Mendizabalekin.
  • 00:00 Larrain dantza urteroko ohittura onari jarraittuz. Ondoren, erromerixiak jarraittuko dau.

Barikua, 1, Erretiratuen eta umeen eguna

  • 11:00 Umientzako puzgarrixak Salbador kalian: puzgarriak, quad-ak, uretako bolak…
  • 11:15 Intxorta elkartearen aurrean salda banatuko da.
  • 12:00 Meza Nagusixa, iazko jaixetatik hil diren jubilatuen alde.
  • 12:45 Krabelinak jartzea jubillatuei eta erretratua ataratzea jardinetan.
  • 13:00 Aimar Irigoien harrijasotzailearen erakustaldia.
  • 14:00 Jubilatuentzako bazkarixa Espaloian. Bazkalostian dantzarako aukeria egongo da Peli Arantzabal soinu jolearekin.
  • 14:00 Umeentzak bazkarixa.
  • 15:00 Altxorraren bila.
  • 16:00 Umientzako puzgarriak.
  • 19:00 Zezenak.
  • 20:00 Buruhaundixak.
  • 20:30 Erromerixia: Itzelekin.
  • 22:15 4 1/2 ko buruz buruko pilota txapelketako finalak.
  • 23:00 Erromerixia: Itzelekin.
  • 00:00 Susko zezena, ondoren erromerixiak jarraittuko dau.
  • 00:00 Kontzertua Gaztetxe ondoko lautadan: Disorders, Ez!, Los Kretinos, The Kates maniacs, Juckebox.
  • 04:30 Txokolatada Gaztetxean.
  • 05:00 Triki bertso poteoa.

Zapatua, 2, Herri eguna

  • 11:15 Esna deixa Ustekabe txarangarekin.
  • 11:30 Kuadrilen hamaiketakoa Ozkarbi elkartean.
  • 12:00 Asto karreria, Elgetako XI. Sarixa.
  • 12:30 Buruhaundixak.
  • 13:00 Kalejira Ustekabe txarangarekin.
  • 13:00 Jaioberriei harrera udaletxean.
  • 14:30 Paella jana: 4 euro.Ogia, kafea, paella eta sahieski errea.
  • 16:00 Kantuak eta dantzak: Jainaga eta Narbaizarekin.
  • 19:00 Zezenak Ustekabe txarangak alaituta. Ondoren kalejira.
  • 20:00 Buruhaundixak.
  • 20:30 Sardina erreak Elgetako Lehoiak peñaren eskutik.
  • 22:30 Erromerixia, Egan taldearekin.
  • 23:00 Bolo txapelketa.
  • 00:00 Susko zezena, ondoren erromerixiak jarraittuko dau.
  • 00:00 DJak Gaztetxean.

Domekia, 3, Ferixa nagusixa

  • 09:00 Ferixa Nagusixa zabalduko da: ganadu erakusketia, makinarixia eta burdindegi azoka.
  • 12:00 Elgetako trikitilarixak alaittuko dittue kaliak goizean zihar.
  • 18:00 Umeentzako play-back lehiaketa.
  • 18:30 Buruhaundixak.
  • 19:00 Magia ikuskizuna plazan: Karim.
  • 20:00 Bits festa.
  • 21:00 Txitxiburduntzia.
  • 22:00 Hankautxi: poesia, gitarra, saxoa Gaztetxian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak