Elgetako haurreskola zerbitzuak zabalik jarraituko du datorren ikasturtean. Murrizketak nagusi diren sasoi honetan haurreskolak zabalik mantentzeko baldintzetako bat zen gutxienez hiru umek zerbitzua erabiltzeko izena ematea. Bada, zazpirekin hasiko dute ikasturtea Elgetako haurreskolan, eta aurreikusita dago urria eta azaroa bitartean beste hiru umek izena ematea. Guztira, beraz, hamar bat erabiltzaile izango ditu Elgetako haurreskolak.