Goibekoko Txirikil aisialdi taldea jaio da; haur eta gaztetxoen aisian egingo dute lan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko ekainaren 25a

San Juan bezperan egindako aurkezpen ekitaldia borobila izan zen; antzinako jolasek arrakasta izan zuten haurren zein gurasoen artean. Argazkiak hemen.

Eguen arratsaldean, San Juan bezperan, egin zuten aurkezpen ekitaldia. Txokolate-jana,  argazki erakusketa, aurkezpen bideoa eta antzinako jokoak izan zituzten aukeran herriko neska-mutikoek. Mireia Berriozabal, Maialen Elortza eta Nagore Ojanguren daude Txirikil proiektuaren atzean. Haurren eta gaztetxoen aisia bultzatzeko helburuarekin jaio da taldea. "Euren ahotsa entzunda antolatuko ditugu ekintza ezberdinak", adierazi dute Txirikiletik. Hurrengo hitzordua Ferixa Nagusiko jaietako barikurako antolatu dute. Altxorraren bila egingo dute eta gaztetxoek eskatutako ekintza dela adierazi dute. 

Txikiril jokoa eta beste

Haurrak, gazteak eta helduak batera jolastea lortu zuten eguenean Txirikilekoek. Kanikak, txapak, tortoloxak, kromoak, diaboloak, zibak... jolas ezberdinak ipini zituzten eskuragarri kiroldegiko kantxan, eta laster animatu ziren elgetarrak. Taldeari izena ematen dion txirikil jokoa ere erakutsi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak