Iaz moduan, bilera informatiboa izango da eta gurasoei zuzenduta dago. Bilera ludotekan egingo dute hilaren 29an, eguaztena, 20:00etan. 55 neska-mutikok eman dute aurten izena uztaileko udaleku irekietan parte hartzeko. Zerbitzua Elgeta Udalak ematen du eta uztailaren 4tik 29ra izango da aurten; astelehenetik barikura 09:00etatik 13:00etara.