Lorea Larrañaga irakaslearen gidaritzapean domekan, ekainak 26, musika ikasleak lanean ikusteko eta entzuteko aukera izango dugu. 12:30etatik aurrera taldeka, banaka zein binaka musika ikasleek instrumentuak jotzen ikusiko ditugu, pianoa eta gitarra gehienbat eta dantza saioak ere egongo direla aurreratu dute. Sarrera doan da.