Zuzendaritzako kideak Ozkarbi elkartean izango dira gaur, barikua, 13:15etik 13:45era eta 16:00etatik 18:00etara. Giltza berria banatzeko ipini duten azken eguna da gaurkoa; jaso ezin dutenek zuzenean zuzendaritzako kideren batengana jo beharko dute eta hileko lehenengo martitzenetan, 19:30ean, elkartean egiten duten bilerara. Gogoratu, bestalde, garbiketa lanak direla-eta astelehenetik eguenera itxita egongo dela elkartea. Gauzak ondo bidean zabalik egongo da jaien hasierarako.