Herri Eskolako neska-mutikoendako. Atzo, eguena, egin zuten ikasturte amaierako bazkaria eskolako jolastokian. Arratsaldean, berriz, herri kirolak egin zituzten.
Handituz doan eskola da Elgetakoa; datorren ikasturtean gela bat gehiago izango du. "Haur Hezkuntzako lau gelak mantendu egingo dira, eta lehenengo zikloan bi gela izango ditugu", adierazi du Emma Igartua zuzendariak. Hala, orain arte gela bakarrean sartzen baziren lehenengo eta bigarren maila, irailetik aurrera bi gela bereizi izango dira. "Hurrengo ikasturtean orientatzaile-kontsultorea ere izango dugu eta irakasleok hezkuntza kooperatiboaren gaineko mintegi batean sartuko gara", aurreratu du Igartuak. "Berrikuntza garrantzitsuak dira eskolarendako". Erronka gehiago ere badaude; hiru eleko hezkuntza eredua, esaterako. Elgetan ere badihardute gaia lantzen.
Amaitu dira eskolak, baina irakasleek lanean jarraituko dute hil amaierara arte; notak banatu, gurasoekin azken bilerak egin, hurrengo ikasturtea prestatu... Lehen hezkuntzako ikasleek martitzenean, hilak 28, jaso behar dituzte notak. Eskolara joan beharko dute horretarako 11:00etatik 12:00etara.