Umeendako saskibaloi jolasak egingo dituzte barikuan kiroldegiko kantxan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko ekainaren 23a

Bergarako saskibaloi elkarteak eta Elgetako Udalak elkarlanean antolatutako ekimena da.

"Ginkana bat egingo dugu", adierazi du Bergarako saskibaloi elkarteko Marian Melladok. "Helburua da umeek ondo pasatzea, eta Elgetako neska-mutikoei saskibaloia ezagutzeko aukera ematea". Jolasak 17:00etan hasiko dira eta ordu eta erdiko iraupena izango dute.
   Ez da saskibaloiarekin lotuta Elgetan egingo den azken ekimena. Udalak zein Bergarako elkarteak aurrerantzean ere jarraipena eman gura diete ekintza horiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak