Gisatu usainak hartuko du Herriko Plaza

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko ekainaren 17a

Koadrilen Egunerako gisatu lehiaketa, herri bazkaria eta Arrabots taldearekin dantza saioa antolatu dituzte.

Zapatuan, ekainak 18, egingo dute Elgetan III. Koadrilen Eguna. Koadrilak gutxienez hamar lagunendako gisatua prestatzera deituak daude. Sukaldariak 10:30ean hasi daitezke lanean eta 14:00etarako amaitua beharko dute lana.
Epaimahaikideek kazuela guztiak dastatuko dituzte, eta zaporea (0tik 10 puntura) zein itxura (0tik 5 puntura) puntuatuko dituzte. Sari banaketa 14:30ean egingo dute. Irabazleek 90 euro eta garaikurra eskuratuko dituzte. Ondoren, herri bazkaria egingo da. Udalak ipiniko ditu mahaiak eta aulkiak.
   Dantzarako zaletasuna dutenek 17:30ean dute hitzordua Arrabost taldeko kideekin. Betiko dantzak egingo dira eta berriak ikasteko aukera ere egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak