Quebrantahuesos probako antolakuntza taldetik adierazi dute aurten bost elgetarrek eman dutela izena zapatuan, ekainak 18, egingo den proban parte hartzeko. Bost lagun horiek dira Oskar Askasibar, Eñaut Arantzeta, Enrike Elkoro, Igor Irazabal eta Iker Irazabal. Gainera, izena emanda daude ere Urko Egidazu eta Joseba Mujika.