Uztailerako hotela martxan jarri nahi dute bertako jabe berriek

Mirian Biteri 2011ko ekainaren 13a

Jabe berriak ditu Elgeta hotelak: hain justu ere, Izarra Arriaran eta Jesus Mari Kalboetxeaga bergararrak. Egunotan eraikina txukuntzeko obrekin hasi dira, eta dena aurreikusi bezala baldin badoa, uztailerako zabalik izatea espero dute.

Hamabost egun daramatzate han eta lan handia dute aurretik; besteak beste, sukaldea aldatuko dute eta gainerako guztia txukunduko dute. Sei logela ditu eraikinak.

Horretaz gainera, jatetxea ere jarriko dute. Honakoa esan digu Kalboagaetxeak: "Astelehenetik egubakoitzera bitartean, eguneko menua emango dugu; egubakoitz eta zapatu gauean, afariak gertatuko ditugu; eta zapatu eta domeka eguerdian, bazkariak. Gainera, hasiera batean, taberna bazkariak ematen ditugun bitartean izango dugu zabalik; hori, dena dela, ikustear dago, negozioak duen harrera aztertuko beharko dugu, denborarekin joango gara hori zehazten".

Jangelak 25 lagun ingururako tokia izango du. Horretaz gainera, nabarmendu dute eraikineko beheko solairuan, beste gela bat dutela; lagunarteko otorduendako edo bilerendako egokituko dute hori. Guzti horri, wifi gunea gehitu beharko zaio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak