Erretiratuek Lizarran egingo dute egun pasa ekainaren 23an

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko ekainaren 15a

Interesatuek ekainaren 17a baino lehen eman behar dute izena.

Xalbadorpe erretiratu elkarteak irteera antolatu du; Lizarra aldera joango dira San Juan bezperan, ekainak 23. Aiegi herrian egingo dute lehenengo geldialdia, izan ere Iratxeko monasterioa, upategia eta trufaren museoa bisitatuko dituzte. Bazkaria ere Iratxen egingo dute.
   Interesatuek ekainaren 17a baino lehen eman behar dute izena Pedro Mari Uberarekin harremanetan jarrita. Bazkideek lehentasuna izango dutela jakinarazi dute. Prezioa da 27 euro elkarteko bazkideendako eta 35 ez bazkideendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak