Gisatu goxoena aurten nork egiten duen Koadrilen egunean jakingo dugu

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko ekainaren 14a

Gisatu lehiaketa, herri bazkaria eta Arrabots taldearen erromeria, ekainaren 18an

Bederatzi koadrilak hartu zuten iaz parte Elgetako II. Gisatu lehiaketan eta lehenengo saria Iñigo Azkarragak eta Ramon Ugaldek eraman zuten. Datorren aste bukaerako zapatuan, ekainaren 18an, jokoan egongo da berriz ere titulu hori, izan ere, egun horretan egingo da III. Koadrilen eguna.
     Udaletxetik jakinarazi dute 10:30ean hasiko dela lehiaketa Herriko plazan. Udalak ipiniko ditu mahaiak eta aulkiak, gainerako guztia koadrilek ipini beharko dute eta kazuelak aurkezteko epea 14:00etan amaituko da. Hamar lagunendako beste gisatu prestatu beharko dute parte-hartzaileek.

Sari banaketa 14:30ean

Epaimahaikideak nortzuk diren sekretua da, baina badakigu gisatuaren zaporea (0-10 puntu) eta itxura (0-5 puntu) baloratzea izango dela euren lana. Sari banaketa 14:30ean egingo dute. Irabazlearendako 90 euro eta garaikurra daude; bigarren sailkatuek 50 euro eramango dituzte eta hirugarren sailkatuek 25 euro.

Bazkaria eta erromeria

Koadrilek prestatutako gisatuarekin herri bazkaria egingo da plazan. Sari banaketa egin ostean izango da hori. Mahaiak eta aulkiak Udalak ipiniko ditu.
     Iaz moduan bazkalostean erromeria egingo dute Arrabots taldeko kideek. Askotariko dantzak egiteko eta ikasteko aukera egongo da 17.30ean hasiko den erromeria horretan. Hala, Herrixa Dantzan ekimeneko saioa Herriko plazan egingo da ekainean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak