Gaueko autobus zerbitzu berezia Bergarara

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko ekainaren 10a

Bariku eta zapatu gauean emango dute zerbitzu berezia.

Bergaran aste bukaera honetan hasiko dira Pentekoste jaiak. Festazaleek autoa hartu beharra izan ez dezaten Elgetatik ere gaueko autobus zerbitzua eskainiko dute bariku eta zapatu gauetan. Jaisteko zerbitzua 00:30ean hasiko da eta ordu oro emango dute 05:30ak bitartean. Salbuespen bat dago 03:30eko zerbitzuan. Igotzeko zerbitzua, berriz, 00:10ean hasiko da eta ordu oro emango dute 06:10ak bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak